86 urte bete dira asteazkenean Iruñean 795 preso errepublikarrek Europako ihesaldi handiena egin zutela. Aldiz, abantzu 800 iheslari horietarik bakarrik hiruk erdietsi zuten muga trabeskatzea.
Seiehun bat berriz presondegiratuak eta zigortuak izan ziren, eta beste berrehun bidean hil zituzten.
Gertakari hori oroitarazteko La Fuga lasterraldia egin dute 795 korrikalarik, Ezkaba mendiko kaskotik Urepelera, Jovino Fernandez iheslariak egin zuen bidea segituz.
Bukaeran, iheslari guztien omenezko ekitaldia egin dute eta eskultura bat estreinatu dute Amerikanoenia zentroaren kanpoaldean.