argia.eus
INPRIMATU
Ezkabako presoen aurtengo omenaldian emakumeak izango dira protagonistak
  • Txinparta-Fuerte San Cristobal elkarteak “familien ardura hartu, gizonak lagundu eta bestelako errepresioak jasan zituzten emakumeak” oroitaraziko ditu.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2023ko maiatzaren 17a
2019ko Ezkabako omenaldia.

2022an EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak Ezkaba frankismoko gotorlekua oroitzeko gune bihurtzeko adostu zuten, San Kristobalen 1938ko ihesaldi masiboan fusilatutako 207 presoak omentzeko eta igandean erdietsitako akordioaren ondorengo lehenengo omenaldia antolatu dute. Txinparta-Fuerte San Cristobal Elkarteak 1934 eta 1945 bitartean bertan giltzapetuta egon ziren presoei urtero antolatutako omenaldia egingo du asteburuan. Aurten, "oso egoera zailetan familien ardura hartu behar izan zuten, preso zeuden gizonen laguntza eta babesa izan ziren eta kartzela zein errepresio mota ezberdinak jasan behar izan zituzten emakume guztientzako oroigarria" eskainiko dute.

Omenaldira botila bat mezu, marrazki, poesia edo lore batekin eramatera dei egiten du elkarteak, izan ere, ekitaldia amaitzean “gurea ez den beste botila bat eramango dugu” Halaber, nahi duenak Txinpartara bidali ahal izango ditu mezuak elkartearen blogean partekatu daitezen, “partekatutako memoriaren hariak gurutzatzeko”, adierazi dute.

Igandean Ezkabako hitzorduaz gain, ekitaldiak antolatu dituzten larunbatean. Ostoki Gizarte Etxean, arratsaldeko 19:00etan, Eva Abad Castellar eta Irene Abad Buil zuzendarien Fuimos mujeres de preso dokumentala eskainiko dute eta bertan izango dira filmaren egileak.