Berriozarko orube batetik ari da ateratzen gorpuak Aranzadi.
1938ko maiatzaren 22an Ezkaba mendiko San Cristobal gotorlekutik ihes egin eta hildako 200 presoetatik batzuk aurkitu dituzte Berriozarren, Esparteta izeneko herri lurretan. Zehazki bost lagunen hezurrak ari da ateratzen Aranzadi Zientzia Elkartea. Ihesaldiaren ondoren atxilotuak izan ziren eta Berriozarko eskolara eraman zituzten, handik atera eta fusilatuak izan ziren azkenean.
Oraindik bizirik dauden hainbat lekukoren testigantzen bidez lortu dute lurperatu zituzten toki zehatzaren berri jakitea. Raul Maiza Berriozarko alkate-ordearen esanetan “emozionatea” ari da izaten indusketa eta herritar ugari hurbil du dira ikustera; horietako askok “betidanik” zekiten bertan fusilatuen gorpuzkinak zeudela.
Indusketek gaur jarraituko dute eta horren ondoren DNA frogak egingo dituzte, fusilatuen nortasunaren inguruan dituzten susmoak argitzeko.