Medioetan irakurritakoaren arabera, Foro Sozialeko ordezkaritza bat eta EPPK-ko bi mintzakide elkarrizketatu egin dira. Aipatzen dutenez, kolektiboko kideek espainiar eta frantses estatuetako legezko bideak jorratzeko prestutasuna erakusteaz gain, itxaropentsu daude, eta era berean, jarduera politikoagatik barkamena eskatzeko prest omen daude.
Lehenengo galdera: nor dira Bake Foro Sozialekoak? Ez ote da egia aldarrikatzen duten kontzeptuak (bake hutsa), EH okupatzen duten estatu kapitalistei eta haien aliatu erreformistei nahiz burges txikiei mesede egiten dienik soilik?
Ez ote da egia Sortuk eta EH Bilduk, izatez inoiz baino biziago dagoen gatazkaren ondorioei irtenbidea bilatzea eskatzen dutenik? Bestalde, dinamiketan indarkeriaren erabilera estatu okupatzaileen monopolioa dela erakutsi nahi dute, hortaz, zergatik iristen dira Kolonbiaraino eta bertan ere bake-konponbiderako
Ezker Abertzale Ofiziala eta erreformistak ez du EPPK-ko presorik zaharrenaren inguruan (75 urtekoa) inongo informaziorik eman (Naiz-Gara), izan ere, Sortu Bideari jarraiki, espetxe-baimenak ahalbidetzen dituen hirugarren gradura pasatzeko eskariari, eta baldintzapeko askatasuna emateari uko egin dizkiote
prozesua dagoela ikusarazi nahi gaituzte egiazkoa ez bada ere?
Berrehun gerrillari ohi eta nekazari militante, langile... garbitu egin dituzte 2018ko lehen sei hilabetetan. Hala ere, Paul Rios eta beste batzuk bake prozesuez ari dira. Kolonbian oinarrizko ogia eskatzen dutenak hiltzen dituzte, Euskal Herrian, planetako gune kapitalista batean kokaturik, damutzea eskatzen zaie presoei espetxetik atera ahal izateko, hau da, ez zen gauza ona izan Euskal Herria okupatzen duten estatuen basakeriari borroka bidez aurre egitea. Beraz, indarkeriaren monopolioa kapitalarentzat eta bandera horiak Ekialde Ertainean, Afrikan edo Asian denon diruarekin eragindako hondamenaren ondorioei.
Kalera ateratzeko, beste peaje politiko batzuen artean, derrigorrezko damua eta salaketa eskatzen zaizkiela ikusita, zergatik dago EPPK-ko ordezkaritza etsaien espetxe-bideari ekiteko prest?
Errespetu handia diogu okupatzailearen eta kapitalaren aurka egin duen borrokalari orori. Kontua da EPPK-k oraingoz ez duela konpondu damuaren eta salaketaren marra gorrien kontraesana, horixe baita askatasuna lortzeko etsaiek ezarritako sine qua non baldintza. Berriz ere amnistiaren helburua jarri behar dugu irtenbide politiko bakar eta posible gisa.
Bitartean, Foro Sozialeko bozeramaileek diotenez, euskal preso politikoak itxaropentsu daude oraingo egoeraren aurrean. Baina une hauetara iritsita gezurretan ari direla esan beharrean gaude, modu berean, irain egiten diotela oinezko jendearen sen onari, behin eta berriz halako ergelkeriak entzun eta entzun behar dituztelako.
Gaur egunera arte, Ezker Abertzale Ofiziala eta erreformistak ez du EPPK-ko presorik zaharrenaren inguruan (75 urtekoa) inongo informaziorik eman (Naiz-Gara), izan ere, Sortu Bideari jarraiki, espetxe-baimenak ahalbidetzen dituen hirugarren gradura pasatzeko eskariari, eta baldintzapeko askatasuna emateari uko egin dizkiote, nahiz eta zigorraldiaren zatirik handiena beteta eduki, bai eta, espetxeko tratamendu batzarraren onespena eta espetxe-zaintzako epaitegi zentralaren baimena ere.
Halaber, euskal iheslari politiko ugari Euskal Herrira etorriko direla iragarri badute ere, isilpean gorde dute, duela ia 40 urteko gertakariak direla kausa, haietako bati ezarritako 46 urteko zigorra. Era berean, espainiar eta frantses sistemaren esku jarri izanaren berrespena egin duten bitartean, Mont-de-Marsan-era egindako lekualdatze arrunt bat laudatuz, Frantziak Espainiaratutako azken bi preso politikoak Murtzian eta Algecirasen espetxeratu egin dituzte.
Gezurra badirudi ere, errepresioari aurre egite aldera, Sortu eta EH Bilduko bozeramaileek argudiatutakoaren arabera, beste ziklo politiko batean bizi gara eta Espainia ez da horretaz ohartu. Zertaz baliatzen da jende hori halako errepresio eta mespretxuaren aurrean halako konplazentzia handiaz jarduteko? 1978ko Moncloako Estatutua berritzean Euskal Herriaren zatiketa onartzeaz gain, zein izango da hurrengo sorpresa?
Foro Sozialeko bozeramaileek diotenez, euskal preso politikoak itxaropentsu daude oraingo egoeraren aurrean. Baina une hauetara iritsita gezurretan ari direla esan beharrean gaude, modu berean, irain egiten diotela oinezko jendearen sen onari, behin eta berriz halako ergelkeriak entzun eta entzun behar dituztelako
Edonola ere, edo Foro Soziala ari da gezurretan edo EPPK-ko ordezkaritza da gezurretan ari dena kolektiboaren iritzia adierazten duenean. Epe labur edo ertainean ez da atzematen inolako horizonte positiborik euskal preso politikoei dagokienez, are negatiboago, zigorraldi luzeak pairatu behar dituztenen kasuan. ETAko kide izatearen akusaziopean atxilotutako azkena, zorte handi-handiz, 2058. urtean aterako da kalera. Era berean, kartzeletan zer ari den gertatzen jakitea garrantzizko kontua da, izan ere, urrutira joan gabe, eta oraindik oso kopuru esanguratsua ez izan arren, geroz eta euskal preso politiko gehiagok uzten diote EPPK-ko kide izateari, eta Sortu konplexuak darabiltzan preso politikoen zerrendetatik kanpo utziak izaten dira sistematikoki. Horrelaxe daude kontuak.
Bakeaz eta gatazkaren konponbideaz ari dira. Zer da Euskal Langile Herriarentzako bakea? Zein da eusko-espainiar burgesiaren bakea, alegia, EAJren indar bizien bakea? Bada, haien bakea, EAJrena, PPrena, PSOErena, Podemos-arena… espainiar edo frantses batasun sakro-santuaren bakea, eta haietako inork ez du Euskal Herriarekiko esplotazio eta okupazioaren bilakaera aldatzeko asmorik. Ari dira, modu berean, gatazka baten konponbideaz eta ondorioez, berriz zera diogu: inoiz baino argiago ikus daiteke.
Zer da halako esparru demokratikora iristea, non gure herriaren okupazioa eta esplotazioa iraunarazten dituzten? Zer da garaile eta garaituen kontu hori? Zer da bitarteko bat bilatzearen kontu hori inor galtzaile gerta ez dadin? Ez dago bitartekoak bilatzerik Euskal Langile Herria okupatu eta esplotatzen duen klase baten aurrean.
Klase borrokaren partida ezin daiteke berdinketan amaitu, eta gezurretan ari dira hala saltzen dutenak eta euskaldunontzat etorkizun aske, kolektibo eta solidarioa nahi dutenak baina hezur-muinetaraino bustitzen ez direnak. Ez dago zatikako edo koiunturazko konponbiderik, sistemak desegin, kondenatu edo ahaztuko baitu.
Halaxe ikusi ahal dugu argi eta garbi sistema kapitalista eta inperialistaren hainbat adibidetan: tamilek ez ziren errenditu eta garai modernoetako genozidiorik larrien nozitu egin zuten. Osloko akordioak onartu zituzten palestinarrek sionismoarekiko mendetasuna erakutsi dute, baina sionisten faxismo genozidak gora egiteaz gain, ez du etenik. Konta diezagutela nola geratu ziren El Salvador eta Guatemala euren bake prozesuak gauzatu eta gero. Azal diezagutela Hegoafrikan lehertzear zegoen iraultza sozialari eusteko asmatutako dikea, zurien esplotazioa eta atzerriko kapitala salbatuz, arraza-segregazioa eta herritar beltzez osatutako burges txiki klaseko frakzioa sortzeko “helburu” zutela. Konta diezagutela nola dagoen Ipar Irlanda eta zenbat irlandar preso politiko dauden.
Zer ez dugun nahi ondo jakin arren, egia da, bai, oraindik nekez sortzen ditugula euskal iraultza sozialistaren aldeko borrokari eusteko beharrezko diren egiturak eta dinamikak.
Begi-bistakoa da ez dugula inongo baimenik eskatuko, nazio kolektibitate gisa, geure gaien inguruko erabakiak hartzeko eta guri dagokigunari buruz erabakitzeko eskubidea, nahi dugun moduan eta nahi dugunean, ez eta, Euskal Herriaren okupazioaren eta pairatzen dugun esplotazioaren aurrean matxinatzeko eskubiderako ere.
Aspaldi esan genuen bezala, euskal langileok, penintsulako beste nazioetako langileak eta kontinenteko langileak klase berekoak bai baina herrialde desberdinetakoak gara.
Euskal Herrian ez dago etorkizunik sumisiopean lan indarra saltzen dutenentzat. Espainiar eta frantses botetako zolei itsatsita gauden bitartean, ez gara inoiz erabat burujabe izango maila nazional nahiz sozialean. Horrenbestez, Euskal Herria aske eta sozialistaren aldeko borrokari eutsiko diogu.