argia.eus
INPRIMATU
GIB/HIESAren kontrako nazioarteko eguna
Ezinbestekoa da infekzioaren kontrolaz gain, pertsonak ere oinarritzat hartzea
  • GIBari heltzeko garaian, guk uste dugu arlo biomedikoan soilik oinarritzen den estrategia ez dela nahikoa LGTB+ komunitateak sexu-osasunean dituen premiei erantzuteko. Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatu Federazioak diskurtso inklusibo bat jarri nahi du agerian. Diskurtso hori eskubideetan oinarrituta dago.

Gehitu elkartea @gehitu_elkartea 2017ko abenduaren 01

1 Pertsonak kokatzen ditu erdigunean, pertsona horiek dituzten premiak, arazoak eta kezkak zehazten laguntzeko, LGTBI kolektiboa osatzen dugunok gure sexu-osasunaren zainketari eragiten dioten politiketan parte har dezagun lagunduz eta gure osasunari buruz, orokorrean, hartzen ditugun erabakiak balioetsiz eta errespetatuz.

2 Estigmatizazioaren edo diskriminazioaren jatorri diren alderdiak aintzat hartzen ditu, hala nola genero- eta kultura-arloko estereotipoak, LGTBIfobia edo serofobia.

3 Ezagutzetan, trebetasunetan, jarreretan, balioetan eta gure eskubideak baliatzean oinarritutako heziketa errazten du.

4 Pertsona bakoitzaren autonomia eta ahalduntzea errazten duten estrategiak barne hartzen ditu, pertsona horien errealitate konplexuetara, etengabe bilakatzen ari direnetara, egokituz, eta tresna biomedikoak guztia izango balira bezala hartu ordez estrategia horien zati gisa hartzen ditu: esposizioaren aurreko eta esposizio-ondoko profilaxia, tratamendua prebentzio gisa, preserbatiboen eta lubrifikatzaileen erabilera, arriskuen murrizketa, probak egiteko maiztasuna, eta abar.

Azken batean, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatu Federazioak sexualitatearen askapenezko begirada duen diskurtso baten alde egiten du, hots, erabaki informatuak hartzen laguntzeko balio izango duen, eta, era berean, plazerra eta gure sexualitateak bizitzeko moduan dagoen dibertsitatea kontuan izango dituen diskurtsoaren alde. Estrategien pertsonalizazioan eta estrategia horien konbinazioan oinarrituta dagoen diskurtsoa defendatzen dugu, estrategia horien eraginkortasuna hobetzeko, sexu-dibertsitatearekiko errespetua, sexu-eskubideak eta norberaren zaintzari buruzko autonomia indibiduala sustatzeko. Esku-hartze horiek eraginkorrak eta efikazak izateko, ezinbestekoa da:

1 Lege-esparru bat eta LGTBI komunitatearen berezitasunak aintzat hartzen dituzten politika soziosanitarioak garatzea.

2 Sexu-hezkuntza arautua, non Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intrasexualak ikusgai eta barne hartuta egongo garen.

3 Estigmaren eta diskriminazioaren prebentzioa, egon litezkeen adierazpen eta zeharkako harreman guztietan, hala nola GIBarekin bizitzea LGTBI kolektiboko kide izanik, etorkina izatea eta sexu-lana egitea.

4 Eraginkortasunez sustatzea, alde batetik, GIBa duten Lesbianek, Gayek, Transexualek, Bisexualek eta Intrasexualek aktiboki parte har dezaten beren ongizateari eragiten dioten politikak diseinatzen, eta, bestetik, hiesaren kontrako erakundeek eta LGTBI erakundeek parte har dezaten.

Aurtengo abenduaren 1ean, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatu Federazioak (LGTBEF) defendatzen du GIBari erantzuteko, infekzioaren kontrolaz gain, pertsonak ere oinarritzat hartu behar direla, eta GIBaren, HIESaren, Estigmaren eta Diskriminazioaren aurkako Estatu Itun bat eskatzen du. Itun hori bultzatzeko konpromisoa hartu zuten alderdi politiko guztiek (legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdien gehiengoa) beren ahaleginak bateratu behar dituzte gure herrialdean hain beharrezkoa eta premiazkoa den konpromiso hori betetzeko.