Altsasun espetxeratutakoen senideekin hitz egin ondoren, kartzelan dagoen gazte baten bizipena.
Nire lagunak ezin zuen sinistu ziegako telebistan albistegian ikusten ari zena, Altsasuko gertakarietako Guardia Zibiletako batek edo bere neska-lagunak, ez omen du buruan, egindako kontakizun hura. Haiek ziegan egotean surrealismo puntu guztiak gainditu zituela uste zuen, baina adierazpen horiek entzutean bere okerretik atera zuten.
Altsasuren fikziozko erdibitzeaz ari zen, zebra bide arriskutsuaz eta herrian bizi den tentsio eta beldur egoeraz. Noizbait Irlandan egon bazarete, segituan etorriko zaizkizue burura, hango kale luze eta auzo guztiz banandu eta konfrontatuak.
Altsasuko eta Nafarroako edozein pertsonak badaki eta adierazi du, baieztapen hauek faltsuak direla eta “parte abertzale” eta “parte nacional” delakoak ez direla existitzen, ezta existituko ere. Baina Altsasu ezagutzen ez dutenendako, prentsari esker espainiar estatuko gizarteari begira, zoritxarrez, kontakizunak bat-batean egi bihurtzen dira, baita sententzia mahai gaineratzen dutenean ere.
Nafarroako eta Euskal Herri osoko jendarteak argi duenean zerbait faltsua dela, Espainiar estatuko jendartearendako egi bihurtzen da.
Horregatik daude altsasuar gazteak oraindik espetxean, alde bateko kontakizun faltsuak egi bihurtu direlako beste batzuen begietan, arazoa hor dago:
Komunikabideek erakusten duen errealitateak, justiziak berak baino indar gehiago hartzen duela.
Beraz, guztiok argi dugunean, Altsasun Gartzia Ximenez dela herria zeharkatzen duen antzinako N-1 errepidea, beste batzuek Belfasteko “Falls Road” irudikatzen saiatzen dira oraindik ere. Eta gure lagunek bitartean ziegatik jarraitzen dute telebistan horrelako berriak ikusten.
Mila esker bihotzez larunbatean Altsasura gerturatutako guztiei, gure lagunak laster hemen izango ditugulakoan gaude.
Artikulu hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAk.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.