argia.eus
INPRIMATU
“Ezin da kontsulta baten emaitzetatik erabaki Iruñeko Erorien Monumentuaren etorkizuna”
  • Erorien Monumentua eraisteko eskatzen duten memoria elkarteen ustez ezin da eraikin frankista horren etorkizuna utzi herritarren esku: “Faxismoa omentzen duen eraikinarekin zer egin frankismoaren oinordekoek ere parte hartzen ahal duten galdeketa batek ezin du erabaki”, adierazi du Txema Laston Erorien Monumentua eraistearen aldeko elkarteetako komunikazio arduradunak.

Euskalerria irratia @fm983irratia Maialen Huarte Arano 2024ko maiatzaren 31

“Sen onarekin, ausardia politikoarekin eta erabakitasun demokratikoarekin hartu behar da Erorien Monumentuaren gaineko erabakia”, esan du Txema Leston Erorien Monumentua eraistearen aldeko elkarteetako komunikazio arduradunak. "Zoratzekoa" litzateke faxismoa omentzen duen eraikina faxismo horien oinordekoei galdetuta erantzutea. “Erantzukizuna saihesteko modua da galdeketa bat egin nahi izatea”, nabarmendu du Lestonek. Deliberamendu politiko bat da: “Faxismoaren herentzia ezabatzeko erabakia da”, adierazi du. Txema Lestonek adierazitakoak entzun daitezke argazkian klik eginda.