argia.eus
INPRIMATU
Sagrario Aleman eta Paul Bilbao
“Ezin da errepikatu Nafarroan legealdi honetan gertatu dena”
  • Amaitzear dagoen legealdiaren euskararen garapenari buruzko balantzea egitea eskatu diegu Euskararen Nafar Kontseiluko bi kideri: Sagrario Aleman euskaltzainari eta Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseiluko kideari. Legealdiaren hasieratik joko zelaia 2015eko bera ez zela argi ikusi arren, akordio programatikoan zehaztua zegoena ez dutela aurrera atera azpimarratu dute bi-biek.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2023ko maiatzaren 19a
Sagrario Aleman, Reyes Ilintxeta eta Paul Bilbao. (Argazkia: Euskalerria irratia)

Ofizialtasun eskaerak etengabe entzuten ari gara, hala ere Euskararen Legea aldatzeko Parlamentuan behar den sostengua lortu ahal izatea zaila ematen du oraingoz. Euskararen II Plan estrategikoa ez da oraindik onartu, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuetarako merezimenduen dekretuaren zirriborroari ere oraindik ez zaio argi berdea eman eta kritika mordoa jaso du motz gelditzen delako, Administrazioan hizkuntza planak egiten ari dira nahi baino motelago…

Bien bitartean VII. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak ezagutu ditugu: Nafarren %24,7 dira euskaldunak edo euskaldun hartzaileak, baina erabilera ez da neurri berean hazten. Honekin batera datu kezkagarri batzuk erakusten ditu inkesta honek euskararen sustapen beharren inguruan. 16-24 urte bitarteko nafarren artean soilik %27 daude sustapenaren alde, nahiz eta %40 diren euskaldunak edo euskaldun hartzaileak.

Entzun saioa osorik hemen: