Jon Iñarritu EH Bilduren senataria Espainiako Kongresuan, halaxe zuzendu zaio Barne Ministerioko Estatuko idazkari Jose Antonio Nietori, Senatuko agerraldi batean Manuel Sanchez Corbí guardia zibilaren argazkia erakustearekin batera.
Torturengatik epaitua eta zigortua, Sanchez Corbí egun UCOren arduradun da –Guardia Zibilaren "elitezko" unitatea– eta torturaren prebentziorako ordezkari izendatu dute: "Gaizkile hau, indultatua izan da, mailaz igo dute, eta gaur egun Galindo Generalaren apologia egiteko gai da, terrorismoagatik kondenatua", esan du Iñarrituk.
📽 ¿Conoce usted a este delincuente? @JonInarritu muestra al Sec. de Estado de Seguridad una imagen del coronel Sánchez Corbí, condenado por torturas, inhabilitado, indultado por el Gobierno y ascendido, que a día de hoy incluso se permite hacer apología de Galindo. 👇 pic.twitter.com/86RfNE7AOv
— EH Bildu Congreso (@ehbilducongreso) 2018(e)ko otsailak 7
Berrikitan Euskal Kriminologia Institutuak osatutako torturaren inguruko txostena erakutsi du euskal senatariak eta gogorarazi du 4.113 kasu agertzen direla bertan.
"Gehiegikeriak egon ziren, baina ez zen orokortua izan"
Barne Ministerioko goi arduradunak bere erantzunean onartu du tratu txarrak egon bazeudela, baina "puntualak" eta "iragabeko akatsak" izan zirela. Iñarrituri esan dio "gaitzespenak gainditu eta etorkizunera begiratzeko" ordua dela: "Honek ez du bizikidetzan laguntzen. Jendartean bakean bizitzeko eskubidea dauka".