argia.eus
INPRIMATU
Ez obeditzea
  • Goizean goiz abiatu dira autobusak Bordelera. Donibane Garazitik, Kanbotik eta Larzabaletik. Gure seme-alabek euskaraz ikastea nahi dugulako, hori besterik ez.

Ainhoa Elizondo Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria 2018ko uztailaren 05

Brebetak, hau da, kolegio amaierako azterketak, euskaraz egin nahi dituztela aldarrikatu eta halaxe egin dituzte Seaskako 180 ikasleek. Historia eta matematika euskaraz egiteko eskubidea dute baina zientzia ez. Halere, ikasle guztiek euskaraz egin dute zientziako froga. Desobeditu egin dute, egin dugu. Eta erantzuna berehala etorri da errektoretzatik: azterketa horiek ez zuzentzeko agindu du, nahiz eta aski irakasle elebidun egon hori egiteko prest.

Aldarrikapen hori daramaten kamixeta urdinak inoiz baino urdinagoak egingo dira, ikus gaitzaten, entzun gaitzatela, guk euskaraz segituko dugu eta, legearen barruan kabitu edo ez.

Iritzi hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.