argia.eus
INPRIMATU
“Ez gatoz lanean hiltzera; soldata duin bat irabaztera gatoz”
  • Fumbarri enpresako langileek lanuztea egin dute astelehenean, joan zen ostiralean lan istripuan hildako lankidearen heriotza salatzeko. Beharginek elkarretaratzea egin dute, 12:00etan, enpresaren aurrean.

Anboto @anboto 2017ko abuztuaren 22a

 

 

Jon Larrinaga Fumbarriko Enpresa Komiteko presidenteak lan istripuan hildako lankidearen familiari elkartasuna eta babesa adierazi dio. Euskal Herrian aurten 40 behargin hil direla lan istripuan gogoratu du Larrinagak. "Ez gatoz lanean hiltzera; soldata duin bat irabaztera gatoz", azpimarratu du Enpresa Komiteko presidenteak. 

Era berean, Larrinagak administrazioari neurriak har ditzala eskatu dio gertatutakoa lehenbailehen argitzeko. Bestalde, Fumbarriko zuzendaritzari prebentzio neurriak har ditzala eta gertatutakoa argitzeko ere neurriak hartzeko eskatu dio.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.