argia.eus
INPRIMATU
“Ez gara terroristak”
  • Ekainaren 22ko goizaldean hamabi pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak Bilbon, Galizian, Asturiasen eta Madrilen "ekoterrorismo" delituak leporatuta. Animalien Askapenerako Fronteko kide izatea eta etxalde, zirko eta zooetako animaliak askatzea leporatzen diete Equanimal eta Igualdad Animal elkarteetako kideoi. Ruth Toledano Askekintza elkarteko kide izateaz gain Equanimal-eko bazkidea ere bada. Garan plazaratu duen artikulutik hartu ditugu pasarteok:

2011ko ekainaren 29a
Ruth Toledano.

"Pertsona hauek terrorismo delituengatik akusatuak izatea hankaz gorako mundu batek egin ohi duen atentatua da; baita animalien aldeko kolektiboen izen ona zikintzea xede duen estatu baten erasoa ere. (...)  Biolentzia, muturrekoa, Equanimal eta Igualdad Animal elkarteek ikertu eta salatzen dituzten animalien esplotazio tokietan dago: gizakien elikadura kontsumorako produkzio intentsiboko etxaldeetan, esperimentazio-laborategietan, zezen plazetan eta jaietako bestelako eszenatoki krudeletan, zooetan. (...) Ez gara ekoterroristak: ekoterrorismoa dira isurketa ilegalak, hondakin nuklearrak edo hirigintza ustela. Gure atxilotuak kontzientzia presoak dira".