Azaroaren 12an izango da lehen aurrestreinaldia, Bilboko Zinebi jaialdian. Bertha Gaztelumendik zuzendu du proiektua.
1979ko ekainaren 3an Guardia Zibilak Gladys del Estal 23 urteko gaztea tiroz hil zuen Tuteran, nuklearren aurkako mugimenduaren mobilizazio baten ostean. Bertha Gaztelumendik zuzendutako 66 minutuko proiektuak Euskal Herriko zentral nuklearrak geldiarazi zituen borroka jaso nahi du, Twitter bidez iragarri dutenaren arabera.
Lehen aurrestreinaldiak iragarri dituzte: oraingoz, azaroaren 12an Bilboko Zinebi jaialdian proiektatuko da, eta abenduaren 8an Durangoko Azokan.
Hona Twitter bidez argitaratu duten trailerra:
[TRAILERRA]
— Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa (@ezeskerrikasko) November 5, 2019
Euskal Herriko zentral nuklearrak geldiarazi zituen borroka jasotzen duen dokumentala da #ezeskerrikasko
☢️☢️☢️ Estreinaldia abenduan! ☢️☢️☢️ pic.twitter.com/6xDw65NKwQ