“Gladys eta antinuklearrez hitz egitea Euskal Herriko konplexutasunaz hitz egitea da”
Duela hiru urte hasi ziren lanean Sabino Ormazabal eta Bertha Gaztelumendi. Iaz buru-belarri aritu ziren eta dagoeneko herriz herri emanaldiak egiten ari dira. Gaztelumendik adierazi du Gladys del Estalen eta mugimendu antinuklearraren inguruan hitz egitea Euskal Herriko konplexutasunaz hitz egitea dela. Testuinguru zail hartan hiru gauza azpimarratu nahi zituzten dokumentalaren bidez: Gladys Estatuko motibazio politikoko biktimatzat onartua izateko errebindikazioa egitea, mugimendu antinuklearraren kolore aniztasuna aurkeztea, eta ikus-entzunezkoa orainari eta etorkizunari begira egitea.