argia.eus
INPRIMATU
Ez egin negarrik guregatik. Gogoratu gaitzazue
  • Horixe dute helburu, gertaturikoa ez ahaztea: bai Debekatuta dago oroitzea dokumentalak, bai Izarren argia pelikulak. Biek salaketarako gai bera aukeratu dute, Gerra Zibilean emakumeak preso zituzten Saturrarango kartzela. Izarren argia ikusi berritan, historia handia xume eta txukun kontatu du Mikel Rueda zuzendariak. Fikzioak ez du errealitatearen indarra galdu.

2010ko irailaren 21
Izarren argia Izarren argia

Saturrarango krudelkeriak nabarmentzeaz gain, dokumentu historikoa izateaz gain, pelikula ere izan nahi du Izarren argiak, eta ongi loturiko tramak ditu horretarako: lapurturiko seme-alabak, hildakoak, moja gupidagabeak, maitasun istorio bat, matxinada, traizioa… Batzuetan erritmoak behera egiten duen arren, interesa mantentzea lortzen du Ruedak, bide onetik eramaten du kontakizuna eta ederto borobiltzen du amaieran.

Kamerarekin ongi moldatzen da zuzendaria. Lehen planoak, gertukoak atsegin ditu, emakume presoen eta moja kartzelarien azpegiak azpimarratuz, sufrimendua eta zurruntasuna. Lehenengo film luzea duen honekin, Zabaltegiko zuzendari berrien saria eraman dezake Mikel Rueda bilbotarrak. Etorkizunean gertutik jarraitu beharreko zinemagilea, zalantza barik.

ZABALTEGI SAILA

Izarren argia

Zuzendaria eta gidoilaria: Mikel Rueda.

Aktoreak: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estibaliz Gabilondo, Amaia Lizarralde.

Euskal Herria. 98 minutu.

[Zinemaldian estreinatzen diren filmeen kritikak irakurtzeko, sartu kanal berezian]