Horixe dute helburu, gertaturikoa ez ahaztea: bai Debekatuta dago oroitzea dokumentalak, bai Izarren argia pelikulak. Biek salaketarako gai bera aukeratu dute, Gerra Zibilean emakumeak preso zituzten Saturrarango kartzela. Izarren argia ikusi berritan, historia handia xume eta txukun kontatu du Mikel Rueda zuzendariak. Fikzioak ez du errealitatearen indarra galdu.
Saturrarango krudelkeriak nabarmentzeaz gain, dokumentu historikoa izateaz gain, pelikula ere izan nahi du Izarren argiak, eta ongi loturiko tramak ditu horretarako: lapurturiko seme-alabak, hildakoak, moja gupidagabeak, maitasun istorio bat, matxinada, traizioa… Batzuetan erritmoak behera egiten duen arren, interesa mantentzea lortzen du Ruedak, bide onetik eramaten du kontakizuna eta ederto borobiltzen du amaieran.
Kamerarekin ongi moldatzen da zuzendaria. Lehen planoak, gertukoak atsegin ditu, emakume presoen eta moja kartzelarien azpegiak azpimarratuz, sufrimendua eta zurruntasuna. Lehenengo film luzea duen honekin, Zabaltegiko zuzendari berrien saria eraman dezake Mikel Rueda bilbotarrak. Etorkizunean gertutik jarraitu beharreko zinemagilea, zalantza barik.
ZABALTEGI SAILA
Izarren argia
Zuzendaria eta gidoilaria: Mikel Rueda.
Aktoreak: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estibaliz Gabilondo, Amaia Lizarralde.
Euskal Herria. 98 minutu.
[Zinemaldian estreinatzen diren filmeen kritikak irakurtzeko, sartu kanal berezian]
Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]
Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]
Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.
Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]
Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]
Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]
Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.