argia.eus
INPRIMATU
“Ez dut lotsarik sentituko idazten dudanarengatik”
  • Irakurri eta idaztearen aldeko manifestua publikatu dute, haurrentzako liburu bihurtua. Lehenengo irakurlearen aldeko dekalogoa eta gero idazlearen aldekoa jasotzen ditu liburuak, eta izenburukoa da aldarrikapenetako bat. “Nik aukeratzen dudana irakurriko dut”, “nire imajinazioan dena da posible” gisako mezu ilustratuak ere biltzen ditu liburuxkak.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2022ko martxoaren 29a

Haurrak irakurle eta idazle badirela sentiarazi nahi ditu lan honek, irakurzaletasuna sustatzeko egiten den lanari bultzada eman nahi dio. Egileek nabarmendu dute liburua haurrentzako pentsatua dagoen arren denentzat dela baliagarria: “Aldarrikapenak adin guztiak gainditzen dituela argi dugu”.

Hizkien alde. Manifestua Goiatz Labandibar Arbelaitzek idatzi du eta ilustrazioak Iñaki Zapirain Retegirenak dira.