Herriraren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunetatik bederatzik uko egin diote Guardia Zibilen aurrean deklaratzeari Berrian irakur daitekeenez.
Gaur goizean dira deklaratzekoak gainontzekoak. Ostegun goizerako pasako dira Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik.
Aiert Larrarte abokatuak Euskadi Irratian hitz egin du eta adierazi du atxilotuak “ongi” daudela, “atseden hartuta eta lasai”.
Manifestazioa larunbatean
Manifestazioa deitu dute larunbatean Bilbon Herriraren kontrako operazioari erantzuteko. 17:30etan abiatuko da La Casillatik.
Hainbat alderdik eta mugimenduk bat egin dute deialdiarekin, besteak beste, Aralar, EA, Alternatiba, Sortu, Ezker Batua, ELA, LAB, EHNE, CGT, ESK, HIRU, STEE-EILAS, Ernai, Etxerat, ESAIT, EHE, Gorripidea, IA, Askapena, EPPK, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Sare Antifaxista eta TAT.