argia.eus
INPRIMATU
“Ez da goxo laborari batendako bere kabalak hiltzen ikustea”
  • 1.100 ahate hil dituzte ostegun arratsaldean Lohitzünen Julen Perez eta Sabrina Larzabal hazleen etxaldean.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko urtarrilaren 31
Argazkia: Euskal Irratiak.

Asteazkenean analizatu zituzten eta positibo izanki, ostegun arratsaldean etorri da DDPPko arduradun bat ahate guzien hiltzea manatzeko. Antton Castoreo han zen eta erreportajea ekarri digu.

Ahate hazleen sustengatzeko eta hegazti gripearen kudeaketa salatzeko, ELB sindikatuak manifestaldi bat antolatu du ibiakoitzean Donapaleun.