Donostia, Bilbo eta Gasteizko jaiak bertan behera utzi dituzte hiru udalek, jende pilaketa handiak saihesteko asmoz.
EAEko hiru hiriburuetako jaiak bertan behera geratu direla jakinarazi dute Eneko Goiak, Juan Mari Aburtok eta Gorka Urtaranek . Eudel eta Eusko Jaurlaritzak onartutako irizpideen arabera, irailaren 15era arte 250 pertsonatik gorako ekintzak debekatuta egongo dira. Hori horrela, eta abuztuko hiru asteek sortzen dituzten jende pilaketa handiak kontuan hartuta, bertan behera geratu dira hiru hiriburuetako jaiak.
Hala ere, udan beste mota bateko ekintza kultural, artistiko eta aisialdikoak antolatzeko lanean dabiltzala jakinarazi dute.