Prentsara filtratuta heldu diren ExxonMobil multinazionalaren barne-dokumentuek erakutsi dute petroleoaren erraldoi honek 2025 bitartean urtero % 17 hazi nahi dituela karbono dioxido emisioak.
Bloomberg hedabideak lehertu du eskandalua eta azaldu duenez, Exxon-en planak aurrera eramanez gero, Greziak urtebetean atmosferara isurtzen duen karbono kopurua gehituko luke multinazional honek urtero atmosferara, edo bestela esanda, erregai gisa ikatza darabilten 26 energia plantak adinako kutsadura.
ExxonMobileko zientzialariek hainbat hamarkadatan klima aldaketaren berri izan dute, baina informazio hori ezkutatu egin dute eta ez dute emisioak murrizteko konpromisorik hartu nahi, nahiz eta beste petrolio konpainia batzuek murrizketak iragarri, presio kanpaina publiko izugarrien ostean bada ere.