argia.eus
INPRIMATU
Extinction Rebellion taldeak Erresuma Batuko legez kanpoko meategi handiena itxiarazi du
  • “Agintariek ez badute ezer egiten gelditzeko planeta hiltzen ari den ikatz meategi ilegala, guk geuk egingo dugu” adierazi dute Extinction Rebellion-eko kideek.

Ilargi Manzanares 2023ko uztailaren 07a
Argazkia: Extinction Rebellion.

Asteazkenean Erresuma Batuko aktibista klimatikoak Erresuma Batuko ikatz meategi handiena itxi dute, Galesen. Iaztik lizentzia gabe martxan zegoen. Extinction Rebellioneko aktibista Marcus Bailiek hurrengoa adierazi du: “Gaur, Galesko Gobernuak, Erresuma Batuko Gobernuak eta batzorde lokalek lortu ez dutena, geuk egin dugu: ikatz meategia ixtea”.

Meategiaren atea blokeatzeko, aktibistak barku arrosa bat erabili dute sarrera bklokatzeko. Erresuma Batuko Orden Publikoaren lege berriaren ondorioz, 51 astez espetxeratuak izateko mehatxua dute ekintzaileek. “Asteburura arte geldiarazi nahi dugu meategiaren jarduna, eta ahal den pertsona gehien gu laguntzera etortzeko dei egiten dugu, meategia guztiz ixtea lortzeko”, adierazi du Bailiek. Bertako hainbat bizilagun elkartu dira protestara. No More Coal izeneko taldeak larunbatean meategiaren aurkako martxa antolatu.