argia.eus
INPRIMATU
Extinction Rebellion mugimenduko aktibista klimatikoek ekintza egin dute Iruñean
  • “Munduko liderren axolagabekeriaren aurrean”, larrialdi klimatikoarekiko beldurra “borrokarako, kontzientziaziorako eta herritarrak antolatzeko tresna” ere izan daitekeela adierazi nahi izan dute mugimenduko ekintzaileek, Iruñean eta Espainiako Estatuko beste bost hiritan.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 27a

Banakako eserialdiak egin dituzte uztailaren 25ean eta batzuetan trafikoa ere oztopatu dute. Iruñean, Udaleko plazan eta Gaztelu enparantzan bi aktibista aritu dira, jendetsuak diren bi gune horietan mezua zabalduz. Karteletan honakoa irakur zitekeen: "Krisi klimatikoak eragindako hurrengo bero boladan, sutean, uholdean… hiltzeak beldurtzen nau" eta "krisi klimatikoaren aurrean beste aldera begiratzeak larritu egiten nau".

Extinction Rebellion edo Suntsipenaren Aurkako Matxinada 2018an sortu zen Ingalaterran, desobedientzia zibilerako deia eginez, aldaketa klimatikoaren aurka gobernuak ekintzara bultzatzeko. Mugimendua mundu osoan zabaldu da eta 80 herrialdetan ditu ordezkariak.