argia.eus
INPRIMATU
Evo Moralesek azaroaren 4an helikopteroan zihoala “huts egindako atentatua” jasan zuela salatu du
  • Boliviako presidente ohiak aireko indarren komandante nagusiari egotzi dio atentatu saiakera. Helikopteroan zihoan orduko Boliviako presidentea, "ustegabeko akats mekanikoa" izan zutenera arte, eta larrialdizko lur hartzea egin behar izan zuten.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 26a

“Huts egindako atentatua” jasan zuela salatu du Evo Moralesek Mexikotik. Azaroaren 4an, La Pazeko errepide baten inaugurazio saiotik atera eta hegaldian arazoak egon zirela jakinarazi du. Akats mekanikoek horiek larrialdiko lur hartzea eragin zuten.

24matins.es hedabideak azaldu duenez, Moralesek zalantzan jarri du “istripua” izan zena, eta Boliviako aireko indarren komandante nagusi Gonzalo Terceros izendatu du atentatu horren erantzule nagusi bezala: “Klima baldintza ugari izan ditut helikopteroan joan naizenetan, euri jasa, lanbroa, haize indartsuak … eta ordukoa zirimiria besterik ez zen”, azaldu du.