argia.eus
INPRIMATU
‘Eutsi geureari’ goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina
  • Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako bat produktuz osatu eta eskatzeko. Banaketa guneetara iritsiko dira eta norberak hautatu dezake non jasoko duen berea. "Bertako produktuak eta bidezko prezio batean eskuratzen ahal dira Errigoraren bidez", adierazi du Haizea Lizarbe ekimeneko kideak. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2024ko otsailaren 27a

Nafarroako erdialdeko eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari puzka egiteko garaia iritsi da. Errigoran saskiak jakiz osatzeko epea zabalik dago atzotik eta martxoaren 13ra arte 'Eutsi geureari' izeneko kanpainaren bidez. Oraingo kanpaina honetan norberak aukera dezake zein produktu lote eskatu nahi duen. "Urte osorako despentsak betetzeko aukera da. Katalogoa prest dago eta ikusgai errigora.eus webgunean", adierazi du Haizea Lizarbe Errigora ekimeneko kideak. "Lekaleak, olioa, arroza, piperrak edota zainzuriak daude aukeran", esan du. Norberak aukeratu dezake zer izan nahi duen bere jaki-tokian eta saskia modu horretan osatu. 

Errigora.eus webgunean ikusgai dago produktu sorta. Bertatik egin daiteke eskaera edo baita telefono bidez ere 848 87 12 23. Astelehenetik ostiralera egin daitezke eskaerak telefono horretara deituta. Pausu horiek emanda norberaren saskia jasotzeko zein banaketa gunetan eginen duzun ere zehaztu behar da. Modu horretan, erdialdeko eta erriberako ekoizleei eta euskarari laguntza emanen diozu: "Errigora balioekin banatzen diren produktu guztiak Nafarroan ekoiztuak izan dira, ekoizle horiek euskararen aldeko apustua egin dute, auzolanaren parte dira eta nekazariekiko harremana egokia da; prezio duinak ordaintzen dira produktuengatik", azaldu du Lizarbek. Euskalgintzari ere ekarpen handia egiten dio Errigorak. Haizea Lizarberi Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkiak klik eginda.