argia.eus
INPRIMATU
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako
  • Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.

Ainara Rodil Jaime 2024ko martxoaren 11
Emmanuel Macron.

Macronek adierazi duenez, apirilean Frantziako Ministroen Kontseiluan aurkeztuko dute eta eztabaida maiatzaren amaieran heldu beharko litzake Frantziako Asanbleara. Frantzian eutanasia ez da legezkoa, baina Leonetti legea onartu zuten 2005ean. Horren arabera, bakoitzak erabaki beharko luke bere bizitza bukaeraren inguruan. Legeak adierazten du ekintza medikoak "burugogorkeriarik gabe" egin behar direla.

“Lege hori beharrezkoa da, gaur egun badirelako kasuak gizalegez onartezinak direnak, familiei, pazienteei, mediku taldeei sufrimendua eragiten dietenak”, adierazi du Macronek. Lege honek kanpo utziko ditu gaixotasun psikiatrikoak eta neurodegeneratiboak dituztenak.