Eutanasiaren lege proiektuaren aurrekaria onartu du ostegunean Espainiako Kongresuko Justizia Batzordeak, 36 kideetatik 22ren aldeko boto jaso ditu. PPko eta Voxeko ordezkariak izan dira kontra azaldu diren bakarrak.
Legearen testuak dio eutanasia eskatu ahal izango dutela gaixotasun larri eta sendaezina edo pairamen larri eta kronikoa jasaten duen pertsona orok. Eustanasia egitea norberaren etxean zein osasun zentroetan egiteko aukera ere jasotzen du testuak.
PSOEk aurkeztutako lege proposamenak gehiengo parlamentarioa lortu du Espainiako Kongresuko Justizia Batzordean. 36 batzordekideetatik, 22 izan zituen aldeko eta 14 kontra, alderdi guztien babesa lortu zuen, VOX eta PPrena salbu. Proiektua ostegun honetan onartu da eta denbora luzez zuzenketak jaso ostean, kongresura eramango dute hurrengo astean. Maila organikoko legea denez, Senatutik pasa ostean, Kongresuan gutxienez 176 boto alde jaso beharko ditu behin behineko onarpena jasotzeko.
PSOE, Podemos, Ciudadanos, ERC, EAJ, EH Bildu, Más País, Compromis eta JxCat, besteak beste, legearen alde agertu dira. PPk eta Voxek ezezko botoa eman diote "bazterketaren eta heriotzaren kultura" sustatzeagatik eta "ingeniaritza sozialeko ariketa" izateagatik.