Hiru hilabete barru argitaratuko da Espainiako Aldizkari Ofizialean legea, eta, behin indarrean jarrita, osasun sistemaren barruan bideratzen ahalko da eutanasia.
Martxoaren 18 goiz honetan Espainiako Kongresuak onartu ditu Senatuak Eutanasia Legeari eginiko zuzenketak. Hori horrela, lege berri hau hiru hilabete barru argitaratuko da Espainiako Aldizkari Ofizialean legea, eta, behin indarrean jarrita, osasun sistemaren barruan bideratzen ahalko da eutanasia.
Bozkaturiko lege honen arabera, eutanasia eskatzen ahalko dute "gaixotasun larri eta sendaezina" edo "pairamen larri, kroniko eta ezintasun eragile bat" dutenek, horrek haien autonomian eragiten badu, eta "sufrimendu fisiko edo psikiko iraunkor eta jasanezin bat" eragiten badie.
Besteak beste, EAJ, EH Bildu, PSOE eta Unidas Podemos alderdien babesari esker gehiengoa lortu du eutanasiaren aldeko legeak. Eskuina haatik gogor mintzatu da lege honen aurka.