argia.eus
INPRIMATU
Euskoz Hobe!
  • Euskoa Europako lehen tokiko moneta da, milioi bat baino gehiago eusko zirkulazioan direlarik, 2013an abiatu zenetik izandako dinamikari esker. Orain hozka batez gora egitea da xedea, Euskoz ordaintzearen ekintza norma bilakaraziz, zeren, euskoz hobe!

Enbata 2019ko uztailaren 05a

Artikulu hau Enbata-k argitaratu du eta CC-By-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Euskal Herriko milaka militantek, elkarteetan duten engaiamendua edo egiten dituzten erosketen bidez egunero inguramenaren, euskararen, laborantza herrikoiaren, tokiko enpleguaren edo zirkuitu laburren alde ekiten dute. Euskoaren baloreekin guztiz bat egiten dute… baina soilik euroa baliatzen jarraitzen dute, alta beraien eguneroko ekintza indartuko lukete euskoa baliatuz.

«Euskoz Hobe! Avec l’Eusko, c’est mieux !» lemarekin trantsizio ekologikoa, euskara, tokiko ekonomia edo laborantza herrikoiaren alde diharduten guztiak beraien ekintza indartzera bultzatu nahi ditugu euskoa erabiliz.

Mugimendu horretan parte hartzen dugunak milaka bagira, eta bihar hamar milaka Euskal Herria inguramena gehiago errespetatzen duen, enplegu sortzailea den eta euskararen presentzia bizi publikoan indartsuagoa duen dinamika batean iraunkorki sartzen ahalko dugu.

Nola egin ekintzetara pasatzeko? Gaur egun eusko kontuari esker, oso erraza da euskoak denbora guztian zurekin izatea. 1 500 lagun baino gehiagok eusko kontua irekia dute, eta urte hasieratik egunero bi gehiago irekitzen dira.

Euskoz Hobe kanpaina berri hau guztientzat ekintzetara pasatzeko gomita bat da sinpleki linean eusko kontu bat (hemen) irekiz edo Eusko aldagune batera joanez bazkidetza hartzeko edo euroak euskotan trukatzeko (aldaguneen zerrenda hemen da).

Kanpaina hau 2020eko Eusko Eguna arte luzatuko da afitxaketa kanpaina batekin, eta lurraldeko toki ezberdinetan gure presentzia indartuz. Izan ere, uda honetan hamabi bat besta baino gehiagotan izango gira, herritarrengana joateko.

Besten zerrenda:

EHZ Festibala ekainaren 28a ostiralarekin eta 30a igandearekin Irisarrin.

Donamartiriko bestak uztailaren 6an larunbata

Lehuntzeko bestak uztailaren 6an larunbata

Uztailaren 21a igandea: Merkatua Baionako Sainte Catherine karrikan.

Bidaxuneko gaueko merkatua uztailaren 22an astelehena.

Uztailaren 24etik 28a arte: Baionako bestak.

Azkaineko bestak agorrilaren 15an osteguna

Garaziko bestak agorrilaren 17an larunbata

Sarako bestak irailaren 8a igandea

Ibarrungo bestak Senperen irailaren 29an igandea

Poteo – Eusko Elkarteen Eguna Ziburun Urrian

Lurrama Miarritzen azaroaren 8tik 10a arte

 

Egizu gurekin bat, kanpaina honetan parte hartzeko: zure lagunei, komertsanteei, elkarteetan euskoaz hitzegin, eta erraiguzu zeintzuk diren beraien ikustera joan gaitezen!

Eta, ez ahantzi kontu bat irekitzea oraindik egina ez baduzu engaiamendu sinple eta eraginkor bat baita, eta zure eguneroko eusko erabilpena erraztuko dizu.