ESK sindikatuak lanuztera deitu du uztailaren 20an, 7:00etatik 9:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Euskotreneko Zuzendaritzak "prekarizazio-dinamikak zuzentzeko" antolaketa-neurriak hartu behar dituela salatu dute.
ESK sindikatutik Euskotreneko langileen “ezinegon orokorra” salatu dute, eta jasaten ari diren “dinamika prekarioa” zuzentzeko Euskotreneko Zuzendaritzak antolaketa neurriak hartu behar dituztela. Hainbat arrazoi eman dituzte, hala nola beharrezkoa den langile kopurua eta dagokion prestakuntzaren aurreikuspen eza, eskulanaren kudeaketa “negargarria”, edo Hitzarmen Kolektiboan jasotako adostasun batzuk ez direla betetzen.
Langileen egoera hobetzeko helburuarekin hainbat neurri aldarrikatzen dituzte: epe labur, ertain eta luzerako neurriak; eskulana kudeatzen duten arloetako arduradun trebatuen beharra; edo geltokietan langile gehiago behar dituztela.
Arazoak salatzeko eta beharrak aldarrikatzeko deitu dute uztailaren 20an grebara Euskotrenen. Lanuzteak 7:00etatik 9:00etara izango da, eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Grebaz gain, 11:00etan Bilboko Zazpi-Kaleko geltokian kontzentrazioa egin dute.