argia.eus
INPRIMATU
EuskoKarabana: hilaren 9tik 18ra euskoaren euskarri elektronikoa bultzatuko dute
  • Ipar Euskal Herriko tokiko moneta, euskoa, bultzatzeko karabana bat abiaraziko dute martxoaren 9tik 18ra bitarte. Baigorrin emango diote hasiera karabanari, Baionan amaituko da 18an, eta 19an Eusko Eguna ospatuko dute hor bertan.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko martxoaren 09a
EuskoKarabanaren ibilbidea. (Arg.: Euskokart)

Geldialdietan euskoa eta eusko numerikoari —birtuala— buruzko informazioa banatuko dute. Gainera, euskoaren kontua irekitzeko aukera emango dute. Diru fisikotik birtualera igarotzeko jauzia egiten ari da euskoa egunotan. Moneta horren kontu elektronikoak irekitzeko eta kreditu txartelak erabiltzeko aukera sortu dute.

Egun 548.237 eusko (548.237 euro) dabiltza zirkulatzen Ipar Euskal Herrian; Frantziako Estatuko tokiko moneta indartsuena da, eta Europako hirugarrena. Monetarekin tokikoen arteko harreman ekonomiko sostengagarriak bultzatu nahi dituzte, bai eta euskarari bultzada eman ere.