Donibane Lohizunen, Miarritzen, Angelun, Hazparnen, Saran eta Hendaian irekiko dira euskoak aldatu ahal izateko, atxikimendua berritzeko edo izena emateko lokal berriak.
Guztira 19 herritako 24 gunetan alda daitezke dagoeneko euskoak. Zerrenda osoa hemen aurki daiteke.
2013. urte amaieran 2.700 erabiltzaile baino gehiago zituen Euskal Monetak. Horietako askok ez dute oraindik 2014ko bazkidetza berritu ordea eta euroak euskotan trukatu ahal izateko, kidetzeak urtero berritu behar dira urtarrilaren 1ean.
“Euskoaren biziraupenerako ohiko erabiltzaile kopurua mantentzea oso garrantzitsua da”, diote monetaren sortzaileek. Sarea indartzeaz gain, Euskal Moneta babesten duten elkarteei dohaintzak sortzeko euskoen zirkulazioa mantentzea beharrezko ikusten dute.
Euskoa non erabili daiteken azaltzen duen gida berriari esker, erraz topatu daitezke euskoa erabili daitezken komertzioak.