argia.eus
INPRIMATU
Euskoaren bertsio digitala bultzateko crowdfunding-a martxan da
  • Euskoarekin ordainketak Internet bidez eta txartelarekin egin ahal izango dituzte Ipar Euskal Herriako biztanleek, Euskal Moneta elkarteak proposatu duen berrikuntzarekin: EuskoKarta, euskoaren bertsio digitala. Pauso honekin, ordainketa numerikoa eta billeteak batzen dituen lehenengo tokiko moneta osagarria izango da. Erronka aurrera ateratzeko “crowdfounding” bat martxan jarri dute, martxoaren 19rako 30.000 euro lortzea espero dute.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko otsailaren 08a

Euskal monetaren bertsio digitalarekin erabiltzaileei erraztasunak eskaintzeaz gain, euskoaren truke bolumena handitzea dute xede proiektuaren sortzaileek. Baina ez da erronka makala, euren webgunean azaldu duten moduan: azken bi urteetan “inbertsio handiak” egin behar izan dituzte arlo infomatiko, juridiko zein administratiboan eta oraindik ez dute lortu EuskoKarta kaleratzeko adina diru. Horretarako, finantzamendu parte-hartzailea abian jarri dute.

Euskoa 2013an Ipar Euskal Herrian sortutako “tokiko moneta euskalduna, ekologikoa eta solidarioa” da, egileen hitzetan. Tokiko ekonomia bultzatzeko zein euskara sustatzeko sortu zuen Euskal Moneta Ekologiko eta Solidarioa Sortzeko Elkarteak. Ordutik 200 harreman komertzial baino gehiago sortzeko eta 300 saltoki baino gehiago elebidun bihurtzeko balio izan du. Egun, 548.237 eusko zirkulatzen ari dira.