2,5 milioirekin, Europako lekuko moneta indartsuena da Ipar Euskal Herriko Eusko edo Euskal moneta, baina Zuberoan horrelako hedapenik ez du izan oraindik. 4.000 bat erabiltzaileetarik 80 baizik ez dira zuberotarrak eta enpresei dagokienez, 1.100etik 60 dira Zuberokoak. Euskal moneta elkarteko kideak Mauleko merkatuan izan dira ekimenaren berri emateko. Haiekin hitz egin dute Xiberoko Botzako lagunek.