argia.eus
INPRIMATU
Eusko Legebiltzarra osatzeko ordularia martxan
  • Hautetsien herenak akreditazioa aurkeztuta martxan jarri da Gasteizen legebiltzar berria osatzeko atzera kontaketa: lehen bilkura urriaren 21ean izango da.

ARGIA @argia 2016ko urriaren 13a

EAJko 28 hautetsien euren akreditazioa aurkeztuta –lehendik Podemos-Ahal Duguko 11 lagunek gauza bera egin dute– legebiltzar berriaren osaketarako data finkaturik geratu da urriaren 21erako.  

Osoko bilkura horretan legebiltzarreko mahaia eta presidentea aukeratu beharko dituzte eta hori izango da orain talde politikoen arteko negoziazioa. Legebiltzarreko mahaiak bost kide ditu, hain justu legebiltzarrean dauden alderdiak adina. Nolanahi ere, zalantzan dago alderdi popularrak ordezkaririk izango ote duen, jeltzaleek bi eserleku nahi baitituzte mahai horretan.

Eusko Jaurlaritzaren inbestidura saioa noiz izango den legebiltzarreko agendak markatuko du. Hala, hurrengo bilkura batean osatuko den bateraezintasun batzordeak hogei eguneko epea izango du bere azterketa egiteko eta horren ondoren finkatu dezake legebiltzarreko mahaiko presidenteak inbestidurarako eguna.