Eusko Legebiltzarreko parlamentarioek gaztelaniaz txiokatzen dute bereziki, CodeSyntax enpresak garatutako Umap tresnaren UmapSozio baliabide berriarekin lortutako datuek erakusten dutenez.
Goiko grafikoan ikus daitekeenez, gaztelaniazkoak dira txioen %65 inguru; euskarazkoak, aldiz, %30aren bueltan dabiltza.
2013 amaieran eta 2014 hasieran kopuruak parekatu egin ziren, baina tartea berriro handitu zen gero.
Neurketak indibidualki ere egiten ditu UmapSozio-k. Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren mezuak oinarri dituzten grafikoak txiokatu ditu CodeSyntax-ek adibide moduan:
Lehendakaria ere bai, noski @iurkullu ren hizkuntza erabilpena Twitterren #UmapSozio #iktMintegia pic.twitter.com/4kbGRs0Iyt
— CodeSyntax (@codesyntax) December 17, 2014
#UmapSozio indibidualki ere bai, @pellourizar legebiltzarkidea, EAko idazkari nagusia #IKTmintegia pic.twitter.com/0o1ygSLN0A
— CodeSyntax (@codesyntax) December 17, 2014