argia.eus
INPRIMATU
Eusko Jaurlaritzako hiru teknikarik deklaratuko dute ostegunean, istriputik hiru urtera
  • Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko apirilaren 17a
Istripu erraldoia gertatu zen Zaldibarren. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA

Elkarretaratzea teknikariek deklarazioa egin bitartean egingo dute, goizeko 09:45etan, Langileak, osasuna, erantzukizunak. Joaquín eta Alberto gogoan lelopean. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak bertaratzera deitu dituzte herritarrak.

Teknikarien deklarazioa lehen urratsa izatea espero dute bi eragileek, Eusko Jaurlaritzaren eta zabortegiaren gaineko "kontrol faltaren" ardurak zehazteko. Salatu dute hiru urte baino gehiago igaro behar izan direla Eusko Jaurlaritzako norbait epaitegira deklaratzera deitua izateko: "Harrigarria egiten zaigu hiru urte baino gehiagoan zabortegia kontrolatu behar zuen erakundeko inor ez pasatu izana epaitegitik".