ELAren ustez Jaurlaritzak, jarritako zerbitzu minimoak langileek grebarik egin ez dezaten eta egoera prekarioari luzapena emateko pentsatuta daude.
Jaurlaritzaren lan delegaritzak “Hondartzan bainu bat hartzea” gizartearentzat funtsezko zerbitzu bat dela argudiatuz “inposatu dituen” zerbitzu publikoen %75arekin desados agertu da sindikatua.
Hilabete honen azken hiru egunetan egingo da greba. 100 sorosle baino gehiago ari dira Gipuzkoako hondartzetan sorosle lanetan. Sorosle guztiak aldi batekoak dira, askok urteak daramatzaten arren lan hori egiten. Hilean 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute eta Gurutze Gorriko Gipuzkoako hitzarmena aplikatzen zaie.
Soldata igoera, finko-etena figura aitortzea eta kontziliazioa jorratzea eskatzen dute, besteak beste.