argia.eus
INPRIMATU
Eusko Jaurlaritzak banda zabala bultzatuko du EAE-n
2003ko martxoaren 13a
Eusko Jaurlaritzako Industria kontseilari Josu Jon Imazek atzo (12) esan zuenez, Eusko Jaurlaritzak EAEn banda zabala bultzatzeko plan bat egingo du. Imazek adierazpen hauek Telefonicak eginiko "La sociedad de la información en España" txostenaren aurkezpenean egin zituen. Txosten horren arabera, EAE lehen postuan kokatzen da Internet erabiltzaileei dagokionez. Era berean, Imazek esan zuen nahiz eta garapen handia lortu, euskal gizartean oraindik "haustura digital handia" dagoela.