argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritzak 2015eko aurrekontuak aurkeztu ditu, PSErekin adostasun bila
  • Ekainean zehaztu zituzten proiektuaren ildo ekonomikoak, eta astearte honetan Gobernu Kontseiluan onartu dituzte.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 28a
Jaurlaritzak PSErekin “harreman berezia” izango duela adierazi du, iaz sinatutako akordio fiskal eta ekonomikoa medio. (Arg: EITB)

Datorren urterako EAEko ekonomia %1,7 haztea aurreikusi du Jaurlaritzak aurrekontu proiektu horrekin, eta 5.300 lanpostu berri sortzea. Azken aurrekontuen aldean gastua handitu egingo da Berrian irakur daitekeenez: 423 milioi gehiago. Zorraren ordainketaren atalak izango du hazkunde handiena (174 milioi).

Bideokonferentzia bitartez egin da Gobernu Kontseiluko bilera lehen aldiz, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua Mexikon daudelako.

PSEk “tratu berezia”

Eusko Jaurlaritzak alderdi denekin negoziatzeko borondatea azaldu duen arren, PSE-EErekin “harreman berezia” izango duela adierazi du, iaz sinatutako akordio fiskal eta ekonomikoa medio.

EH Bilduk “aukera gutxi” ikusten ditu aurrekontuekin adostasunera iristeko, Jaurlaritza “PSE-EEri begira” dagoelako koalizio subiranistaren esanetan.

Akordioren batera iristekotan, murrizketa sozialik gabeko aurrekontuak aurkeztu beharko lituzketela esan du EH Bilduk.