argia.eus
INPRIMATU
Eusko Jaurlaritzak 12,7 milioi gastatuko ditu ikasleak sexuz banantzen dituen Opuseko sei ikastetxetan
  • Ikasle bati sexu-abusuak egin izanagatik hamaika urteko zigorra ezarri dioten irakaslea babestu duen Gazteluetako ikastetxeak, 3,5 milioi jasoko ditu.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 11
Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburua. Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzak 12,7 milioi emango die 2018-2019 ikasturtean, ikasleak sexuaren arabera banantzen dituen Opuseko sei ikastetxeri, Gara egunkariak argitaratu duenez.

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek Jaurlaritza kritikatu dute, ikastetxe hauek finantziatzeagatik. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ordea, “diskriminaziorik ez dagoela” adierazi du eta Frantzia, Ingalaterra eta Italian dauden beste eredu batzuekin justifikatu du Jaurlaritzaren erabakia.

Lomce legeak ezartzen duen araudiaren arabera jokatzen dutela ere azpimarratu du sailburuak.