argia.eus
INPRIMATU
Eusko Jaurlaritza pandemiaz egiten ari den kudeaketa salatu du Bizitza plataformak Gasteizen
  • Bizitza plataformak antolatu du manifestazioa “Osasuna eta Askatasuna” lelopean. Eusko Jaurlaritzak ekainean onartu nahi duen legearen aurka egin dute eta kendutako eskubideak berreskuratzea aldarrikatu dute. Antolatzaileen iritziz, osasun krisiagatik ezin dira justifikatu hartzen ari diren neurriak.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 17a
Andre Mari Zurian manifestariak. Argazkia: @yakimalalimpia.

Antolatzaileek emandako datuaren arabera, maiatzaren 15ean 2.500 lagun inguru bildu dira Gasteizen manifestazioan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jendea bildu da Arabako hiriburuan.

Eusko Jaurlaritzak onartu asmo duen legea gaitzetsi dute. Manifestazioan parte hartzeko hamaika arrazoi zerrendatu zituen Bizitza plataformak:

-Lehen mailako arreta desagertu delako inolako justifikazio barik eta herritarren osasuna izugarri kaltetzen ari delako.

-Pertsona osasuntsuak konfinatzen ari direlako eta gaixo bezala tratatzen dituztelako.

-Maskara une oro eta leku guztietan eramatera behartzen gaituztelako (baita kirola egiteko ere), Europa osoan gertatzen ez dena.

-PCR testa Osasunaren Mundu Erakundeak dioen moduan egiten ez dutelako, hau da, soilik sintomak daudenean eta 22 ziklora.

-Txertaketa ez direlako txertoekin egiten ari, medikamentu genetikoekin baizik.

-Txertaketa medikuaren aurreazterketa barik eta baimen informatu barik egiten ari direlako.

-COVIDa sendatzeko beste terapiak erabili nahi ez dituztelako.

-Ostalaritzaren %75 itxi nahi dutelako eta harreman sozialak gutxitu.

-Denda eta enpresa txiki eta ertainak ixtera bultzatzen ari direlako.

-Eztabaida zientifikoa ukatzen dutelako.

-Errepresioa eta zapalketa handitu dutelako.

Gasteizko kaleetan egindako manifestazioa bideoan: