argia.eus
INPRIMATU
Eusko Jaurlaritza ez da Kanboko ekitaldian izango
  • Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Jaurlaritza ez dator bat ekitaldiak izango duen ikuspuntu politiko eta etikoarekin. Bestalde, ez dio garrantzirik kendu nahi ETAren amaierari.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 24a
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea gobernu bileraren ondorengo prentsaurrean. Argazkia: EITB.

Jaurlaritza ez da izango Kanbon maiatzaren 4an "Euskal Herriko gatazkaren konponbidean aurrera egiteko Nazioarteko Topaketan”. Bozeramaileak esan du ekitaldiaren edukia eta diseinua itxita daudela eta ez direla aurrez adostu. Era berean, Eusko Jaurlaritza Kanbon egoteko aurretiazko baldintzak ez direla bete gehitu du.

Jaurlaritzak ez dio garrantzia kendu nahi izan ETAren amaierari eta Erkorekak gehitu du Jaurlaritzaren tokia ez dagoela ekitaldi horretan, beste toki batean baizik.