argia.eus
INPRIMATU
Eusko Ekintza alderdia sortu da ezker abertzalean
  • Eusko Ekintza alderdi berria erregistratu dute gaur Espainiako Barne Ministerioan. Datorren larunbatean aurkeztuko dute jendaurrean, Berrian irakur daitekeenez.

ARGIA @argia 2012ko abenduaren 17a
Hilaren 22an aurkeztuko dute alderdi berria.

Ezker abertzaleko izandako hainbat kide, EAko militante ohiak eta “eremu libertarioko” zenbait lagun batu dira alderdia osatzeko. Ezker abertzalearen barruan kokatu dute Eusko Ekintza eta EH Bilduren baitan ikusten diote lekua.

"Kapitalismoa eta neoliberalismoa onartzen ez dugun hainbat sektorek bat egin dugu, sozialdemokraziatik kanpo" adierazi diote Berriari. Eskualdeka antolatuko dira eta “demokrazia erradikala” proposatzen dute; apustu horrek, beraien esanetan, “isla izango du barne antolaketan eta erabaki prozesuetan”.