Eusko Eguna ospatu zen iragan igandean Lapurdiko hiriburuan. Antolatzaileen erranetan, eguna euritsua izan arren, mila lagun baino gehiago hurbildu ziren Baionako Elkarteen etxera.
Ekitaldi ugari izan ziren. Claude Labat historialariak Baionako bisita gidatua eskaini zien 70 laguni. Bazkari herrikoiaren gunean 90 lagun izan ziren. Euskal dantzak, hip hop eta karrika artisten ikusgarriak ere arrakastatsuak izan ziren.
Eusko monetaren bultzatzaileek diotenez, 143 lagunek parte hartu zuten egunaren antolaketan. Laguntzaileei esker beroenak emateaz gain, heldu den urtean gisa bereko eguna antolatzea eta bizitzea opa diete.