Eduki askeko interneteko entziklopedia eleanitzak euskarazko 350.000 artikulua argitaratu du urtarrilaren 13an. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute eta lankidetzaz editatua da. Guztira 37 milioi artikulutik gora ditu, horietatik lerrook idazterakoan 350.009 euskaraz.
Urtarrilaren 13a bukatzeko minutu bakarra falta zela egin du publiko albistea Wikipediak (@euwikipedia) sare sozialetan. Bitxia ere bada zenbaki hain biribila bete duen "Dardarina" artikuluaren mamia: "LRRK2 geneak kodetzen duen giza entzima bat da. Gene honen aldaerak Parkinsonen gaixotasunarekin eta Crohn gaitzarekin lotzen dira. Mutazio honek Euskal Herrian du jatorria, eta hortik datorkio izena".