Bihartik igandera bitartean egingo dute Kanaldude telebistak antolaturiko Festirudi jaialdia, Arrosan (Nafarroa Beherea). Euskarazko telebistagintzaren inguruan arituko dira, besteak beste, parte-hartzaileak. Hitzaldi eta solasaldiak larunbatean izango dira, eta egun horretan banatuko dituzte Kliklap bideo lehiaketako sariak. Bihar eta igandean beste era bateko ekitaldiak izango dira protagonista, pilota partidak kasu.