argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko rap bilduma kaleratu du Info7 irratiak
2011ko azaroaren 30
Rapherria-ren azala

Euskaraz egindako lehen rap bilduma, Rapherria, plazaratu du Info7 irratiak. Hamazazpi talderen kantuak bildu dituzte diskoan. Tartean daude, adibidez, Bad Sound System, Goienetxe Anaiak, La Chula Potra, 121 Crew, MAK, Norte Apache eta Indarrap. Gaur aurkeztuko dute bilduma berria, Donostiako Doka kafe antzokian, 19:00etan. Durangon ere aurkeztuko dute, zuzeneko kontzertuan, abenduaren 7an Ahotsenean, 17:30ean.