argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko literatur sorkuntza sustatzeko doako idazketa tailerra antolatu du Euskal Idazleen Elkarteak
  • Irailaren 28 eta urriaren 5ean eta 19an izango dira saioak. 16 urtetik gorako euskaldunei zuzenduta dago eta dagoeneko izena eman daiteke Iruñeko Udalera deituta.

Euskalerria irratia @fm983irratia Bidane Beloki Ezker 2024ko irailaren 12a

Hitzen Mintegia izenpean egile berrien euskarazko literatura-sorkuntza sustatzeko baliabideak eskainiko ditu Euskal Idazleen Elkarteak Iruñeko Udalaren laguntzarekin. Hiru saio izango dira, irailaren 28 eta urriaren 5ean eta 19an egingo dira saioak, goizez, 10:00etatik 13:30era. 16 urtetik gorako euskaldunei zuzenduta dago ikastaroa eta doako da.

Bihar, irailaren 12an, izena emateko epea zabalduko da. 010 zein 948 420 100 telefonoaren bidez egin daiteke eskaera eta guztira, 15 plaza eskainiko dira.

Literaturarekin jolastuko da tailerretan, testuak argitaratzeko ahozko bideak eta errezitaldiak landuko dira. Lehenengo saioa Oier Guillan antzerkigile, idazle eta kazetariak emango du eta taula gainean jendaurrean errezitatzeko testuak nola idatzi aztertuko du. Bigarren tailerrean aldiz, irakurketa landuko dute Mikel Ayllon antzerkigile, idazle, itzultzaileak eta Arte Garaikideko doktorearekin. Hitzei ahotsa eta gorputza ematen ikasteko jarraibideak emango ditu Ayllonek.

Azkenik, urriaren 19an, Mikel Ayllonek eta Igor Arzuaga musikariak saio bat egingo dute ikasitakoa praktikan jartzeko; paperetik oholtzara bidaia egingo dute ikasleek. Azken klase horrek bi zati izango ditu: entsegu bat 10:00etan eta zuzeneko errezitaldia Kondestablearen Jauregian 12:30ean.