argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka
  • Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan

Igor Leturia @ileturia e-gorblog 2023ko azaroaren 16a
Irudia: Jon Zabaleta

Euskarazko komikigintzari eskainitako HernaniKomik azokaren II. edizioa egingo da ostiral eta larunbat honetan, 17 eta18, Hernaniko Atsegindegi plazan. Egun bietan 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara irekita egongo den azokaz gain, ekitaldi ugari egongo dira.

Berriz ere ibilbideari ematen zaion Joseph Camino sariaren edizio berri bat izango dugu, aurtengoan Juan Luis Landari emango zaiona, eta bere lanen inguruko erakusketa irekiko da 17an, Biteri Kultur Etxean, hilaren 30era bitarte egongo dena; ikasleentzako komiki tailer bat egingo dute eta Dobera Euskara Elkartearen IV. Komiki Lehiaketaren sari banaketa ere bai; Dzirt-dzart zuzeneko marrazte-saioa egingo dute Unai Gaztelumendi eta Irati FG-k; eta, pozgarrienetakoa dena, euskarazko 10 komiki berritik gora aurkeztuko dira.

Hau da egitarau zehatza:

Benetan egitarau aberatsa, euskarazko komikiak bizi duen une gozoak merezi duena.